Bidasoa-Leitzaldeko basozain taldeari dagokionez 17 lagunek osatzen dute (14 Bertizko Jaurerrian dagoen bulego nagusian eta 3 Leitzan) eta lur-orotariko hameka ibilgailu erabiltzen dituzte.
Oihangintza arloan, Nafarroa osoan jarduera gehien duen eremuetako bat da (bulegoaren lanaren %56 arlo horri dagokio). Habitatarekin lotutako gaiak lantzen dituzte (bertako faunaren jarraipena eta kanpoko espezio exotikoen kontrola) eta ehiza, arrantza eta ingurumen kalitatearekin lotutako gaiak ere kudeatzen ditu.
Ingurumen Departamentuak Elizondon eta Leitzan dituen erregistro-bulegoei dagokienez, gehien bat abeltzaintzarekin zerikusia duten espedienteak kudeatzen dituzte (lanaren %90 suposatzen duten azienden altak eta bajak, lekualdatzeak, gidak, etab…). Elizondoko bulegoan 5 langile ari dira eta Leitzakoan 7 langile.