Bankako Menditarrek kantaldia eskainiko dute igande gauean Sarako elizan

Ttipi-Ttapa 2016ko ekainaren 10a

Bankako kantariak Etxalarko Gasna Feria egunean kantatu zuten joan den igandean. Igande honetan Sarako elizan kantatuko dute.

Hurrengo ostegunean, berriz, Donibane Lohitzuneko Goraki Abesbatzaren itzulia izanen da

Ekainaren 12an, igande gaueko 9etan, Bankako Menditarrak gizon abesbatza entzuten ahalko da Sarako elizan. Sartzea 10 eurotan izanen da eta urririk 15 urte baino guttiagoko haurrentzat. 

 

Ekainaren 16 an, ostegunez, gaueko 9:30ean Donibane Lohitzuneko Goraki abesbatza mistoaren itzulia izanen da, sartzea 10 eurotan ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun