Gero eta partida hobeak ikusten ari dira Laxoa txapelketan

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 7a, 07:27
Pixkanaka jokoan sartzen ari dira talde faboritoak.

Heldu den asteburuan jokatuko da lehen faseko azken jardunaldia

Baztan-Errekako 37. laxoa txapelketako bederatzigarren jardunaldia jokatu da asteburuan. Azken bi urtetako finalistek (Doneztebe The Moment eta Irurita Miguelene) urteko partidarik onena jokatu zuten. Bi taldeek, nahiz eta txapelketa ez ongi hasi, berreskuratzen ari dira beren ohiko maila. Arraioz Rotugrafik eta Irurita Biek taldeek ere partida arras ona jokatu zuten.

 

9. JARDUNALDIA

1. MULTZOA:

Doneztebe Titi – Doneztebe Avia: Atzeratua

Arraioz A Rotugrafik – Irurita Biek: 9 – 6

Markagailua: 0-1, 3-1, 3-3, 4-3, 4-4, 5-4, 5-5, 7-5, 7-6, 9-6.

Arraioz: X.Bengoetxea-J.Gamio-K.Laurnagaray-A.Zubigaray.

Irurita: J.Urtasun-G.Etxenike-I.Etxandi-M.Azpiroz.

Hagitz partida ona eta taktikoa; bi taldeek gehienetan ez zuten kintze zuzena bilatu, arraien bidez baizik. Bi sakalariak (Bengoetxea eta Urtasun) sekulako maila erakutsi zuten, beti luze eta elizako fraileak eta estrata bilatzen, baina Gamio eta Etxenike ere errestoan, bikain.

Atsedena: Doneztebe Suma

 

2. MULTZOA:

Arraioz B Sagardia – Doneztebe Apezteguia: 9 – 2

Markagailua: 3-0, 3-1, 8-1, 8-2, 9-2.

Arraioz: M.Mindegia-X.Mihura-A.Alunda-X.Maritorena.

Doneztebe: J.Apeztegia-R.Etxebeste-I.Santesteban-J.Juanena.

Partida azkarra; Midegia arraioztarrak partida sakez hautsi egin zuen. Doneztebarrak, berriz, gaizki; Apeztegia ezkerrak ez zuen sakez minik egin eta errestoan ere ez ziren paretan batere ongi moldatu.

Doneztebe The Moment – Irurita Miguelene: 9 – 6

Markagailua: 1-0, 1-2, 2-2, 2-3, 4-3, 4-4, 5-4, 5-5, 6-5, 6-6, 9-6.

Doneztebe: P.Vertiz-K.Legarra-J.Vertiz-J.Arraztoa.

Irurita: X.Barberena-G.Urtasun-E.Prim-J.Ramos.

A zer partida! Batzutan ping-pongeko partida zela ematen zuen pilota plazaren alde batetik bertzera airean ibiltzen zelako. Zortzi jokalariak, bikain. Partida honetan bi taldeek aurten ere faboritoen artean daudela erakutsi zuten.

Atsedena: Oiz Kokoetxea

 

SAILKAPENA / CLASIFICACION

1.MULTZOA

JO/JU

IR/GA

GA/PE

AL/FA

KO/CO

PT.

1. IRURITA BIEK

7

5

2

56

33

16

2. ARRAIOZ ROTUGRAFIK

7

4

    3

47

45

11

3. DONEZTEBE SUMA

7

2

5

43

55

9

4. DONEZTEBE TITI

5

3

2

33

36

7

5. DONEZTEBE AVIA

6

2

4

33

43

5

 

2.MULTZOA

JO/JU

IR/GA

GA/PE

AL/FA

KO/CO

PT.

1. ARRAIOZ SAGARDIA

7

6

1

58

30

16

2. DONEZT. THE MOMENT

6

4

2

45

33

12

3. DONEZTEBE APEZTEGUIA

6

3

3

42

46

9

4. IRURITA MIGUELENE

6

2

4

42

49

7

5. OIZ KOKOETXEA

5

0

5

16

45

1

 

 

10. JARDUNALDIA

1. MULTZOA:

Doneztebe Avia – Doneztebe Suma, igandean 17:00etan.

Doneztebe Titi – Irurita Biek, larunbatean 17:00etan.

Atsedena: Arraioz A Rotugrafik

2. MULTZOA:

Arraioz B Sagardia – Doneztebe The Moment, larunbatean 17:00etan.

Irurita Miguelene – Oiz Kokoetxea, larunbatean 17:00etan.

Atsedena: Doneztebe Apezteguia

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun