57 langabetu guttiago utzi ditu maiatzak eskualdean

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 3a, 10:39

Nafarroa osoan %3,97 jautsi da langabezia eta Doneztebeko bulegoan gehixeago, %5,83

920 lagunek emana zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan maiatz hondarrean, apirilean baino 57 guttiago. Nafarroa osoan %3,97 jautsi da langabezia eta Doneztebeko bulegoan banaz bertzekoa bainogehixeago, %5,83.

 

 

Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 386 lagun daude langabezian, apirilean baino 6 guttiago. Adin tarte horretako emakumeen artean, berriz, 41 guttiago daude langabezian, 456. 25 urtez beheitiko gizasemeen artean apirilean baino 6 guttiago daude langabezian, 42 lagun denera. Adin tarte horretako emakume gazteen artean ere apirilean baino 4 langabetu guttiago daude, 36 denera.

Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, baina apirilean baino 45 guttiago ditu, 674tik 629ra pasatuz. Industria arloan ere 11 langabetu guttiago daude, 142 denera. Eraikuntzan 3 langabetu guttiago daude, 70. Nekazaritzan, langabetu bat guttiago dago, 26 denera, eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean, aldiz, 53 lagun daude langabezian, apirilean baino 3 gehiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun