Hamargarren urteurrena ospatzen hasiko da Goizuetako Umore Ona Abesbatza

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 1a, 08:09

Goizuetako Abesbatzak hainbat emanaldi eskaini ditu hamar urteotan. Argazkian, Iruñean.

Igande eguerdian kontzertua eskainiko du elizan eta ondotik poteoa, bazkaria eta bideo emanaldia izanen dute

Goizuetako Umore-Ona abesbatzak kontzertua eskainiko du ekainaren 5ean herriko elizan, igande eguerdiko 12:30ean.  Aurten, hamargarren urteurrena ospatzen du Umore Ona abesbatzak eta ekitaldi berezi batzuk egingo dituzte urtean zehar. Igandekoa, lehen taldearekin abestutako partaide ohiekin batera eginen dute.

 

Egitaraua

12:30ean kontzertua eskainiko dute eta ondoren kantu poteoa.

15:00etan bazkaria izanen dute, eguraldiak laguntzen badu Errekahaundi paseoan.

19:00etan Bideo emanaldia eskolako jangelan.

Aipatzekoa da maiatzaren 21ean Donostiako Konstituzio Plazan ere gauez emanaldi bat eskaini zuela Umore Ona Abesbatzak, akordeoilari talde baten laguntzarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun