Etxe pasiboei buruzko solasaldia eskainiko dute ekainaren 2an Elizondon

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko mai. 31a, 09:47

Ortzegun arratsaldeko 7etan izanen da Arizkunenean 

Zer da, zenbat balio du eta nolabizitzen da Passivhaus etxe batean. Galdera horiei erantzuna emanen diete ekainaren 2an, ortzegun arratsaldeko 7etan Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean eskainiko den solasaldian. Plataforma Edificación Passivhaus erakundeak antolatu du solasaldia, Baztango Udalaren laguntzaz.

 

Lehenik, Passivhaus-aren 5 oinarri hitzaldia eskainiko du Fernando Mariñelarena Designer arkitektoak; segidan, Zenbat balio du? galderari erantzunen dio German Velázquez Designer arkitektoak eta akitzeko, Koldo Monreal jabeak Nola bizitzen da? azalduko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun