Herri galdeketarako kanpaina akitzeko antzerkia izanen dute ekainaren 3an Iruritan

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 31a, 08:07

Txiflando antzerki tailerrak eskainiko du emanaldia ortziral arratsean Iruritako Gizarte Bilgunean.

Txiflando antzerki tailerraren S.O.S.TEMIBLE antzelana ikusgai izanen da ortziral arratseko 9etan Gizarte Bilgunean

Herri galdeketarako kanpainari akabaila emateko Txiflando Antzerki Tailerraren S.O.S.TEMIBLE antzezlana ikusteko aukera izanen da ekainaren 3an, ortziralean arratseko 9etan Iruritako gizarte bilgunean, Aroztegia… Eta gero zer? Plataformak antolatuta.

Txiflando antzerki tailerrak aurkezten duen S.O.S.TEMIBLE antzezlana sketch batzuek osatzen dute. Gaur egungo errealitatearen parodia komikoa egiten dute aktoreek gizakiak ditugun barne kontraesanak muturreraino eramanez. Naturaren eta jendartearen zapalkuntzara eramaten duen boterea eskuratzeko grina aseezina era expresionistan marrazten dute aktoreek lekukotza gordin bezain errealak plazaratzen dituzten bitartean. Irria eta negarra uztartzen dituen zurrunbiloan murgiltzen gaitu S.O.S.TEMIBLEk. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun