Goizukoop kooperatibaren zuzendaritza batzordea aukeratu dute Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 31a, 07:34

Goizukoop kooperatibaren lehen zuzendaritza batzordea.

Hainbat herritar bildu zen maiatzaren 28ko kooperatibaren batzar eratzailean

Urratsez urrats, kooperatiba baten bidez gasolindegi berri bat kudeatzeko egitasmoa aurrera doa Goizuetan. Maiatzaren 28an, larunbat goizean eskolako jangelan egin dute Goizukoop kooperatibaren batzar eratzailea eta zuzendaritza batzordea osatuko duten zazpi lagun ere aukeratu dituzte. 

Aurreko bileretan bezala, larunbatekoak ere herritarren interesa piztu zuen eta eskolako jangela jendez gainezka ageri zen. Honela osatua gelditu da Goizukoop kooperatibaren zuzendaritza batzordea: Iñigo Elizegi da lehendakaria, Unai Loiarte lehendakariordea, Unai Miranda idazkaria, Maria Eskudero diruzaina, Juan Antonio Lekuona kontuhartzailea eta Xabier Otaño eta Igor Elizegi bokalak.

Informazio gehiago edo nor beraren iritzia emateko goizukoop@gmail.com helbidera ere zuzendu daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun