Ehun urte bete ditu Etxalarko Salvadora Arburuak

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 30a, 16:19

Migel Mari Irigoien alkateak lore-xorta oparitu dio Salvadora Arburuari.

Maiatzaren 30ean jaso du lore-xorta herriaren izenean, alkatearen eskutik

Etxalarko Perukiñeneko Salvadora Arburua Arribillagak ehun urte bete ditu maiatzaren 30ean. Miguel Mari Irigoien Etxalarko alkateak lore sorta bat oparitu eta zoriondu du. Herriko bertze emakume batek, Arroseko Maria Huartek 102 urte beteko ditu abenduan, baina Errenterian bizi da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun