45 artisauren lanak bildu zituen igandean Leitzako Eskulangileen Azokak

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 30a, 15:21

Artisauak zuzenean lanean ikusteko aukera izan zen eta ttikienak ere aritu ziren eskulanean.

39. edizioa bete du azokak

Maiatzeko azken igandean, itxura dotorea hartu zuen Leitzako plazak. Kultur Aroaren baitan antolatzen den eskulangileen azokak 39.edizioa bete zuen eta urtero bezalaxe, denetarik ikusi eta erosteko aukera izan zen. 45 eskulangilek hartu zuten parte: antzinako langintzei segida ematen dietenak batzuk, garai berrietara egokitu direnak besteak. Eta momentuan bertan eskulangileak lanean ikusteko aukera ere izan zen.

1979an antolatu zuten lehenbizikoz Leitzan Eskulangile Azoka eta dagoeneko hitzordu garrantzitsua bihurtu da herritar eta bisitarientzat. Aurtengoa 39. edizioa izan da eta ohikoa denez, Euskal Herri osoko artisauek parte hartu dute. Aukeraketa egiteko garaian, zuzeneko erakustaldiak egiten dituztenei tokia egiten saiatzen dira ALKE Altzadi Kultur Taldeko kideak eta hala, besteak beste, egurra lantzeko modu desberdinak ikusteko aukera izan zen. 

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun