Ordiziaren kontrako itzulerakoa 3-2 irabazi zuten beratarrek Matzadan
Gure Txokoako futbol talde nagusiak, Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan laugarren izateko aukera ez zuen alferrik galdu, larunbatean Ordiziari Matzadan irabazita. Beraien lana egin zuten beratarrek eta orain Federazioak erabakiko du igotzen den edo ez, bertze taldeen jautsiera eta igoeren menpe baitago afera. Areto-futbolean eta eskubaloian, ttikien azken partidak ere jokatu dira.
FUTBOLA
Gipuzkoako erregionaleko 4. Postua kanporaketa
Gure Txokoa 3 (Jeremias Perez, Alain Morcillo eta Unai Arozena) – Ordizia B 2
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.