1. MULTZOA:
Doneztebe Suma – Doneztebe Titi: 7 – 9
Markagailua: 1-0, 1-4, 3-4, 3-5, 4-5, 4-6, 5-6, 5-7, 7-9.
Iraupena: bi ordu ta erdi.
1 eta 4 joko zirelarik, Patxi Olazar jokalariak (Doneztebe Titi) mina hartu eta partida utzi behar izan zuen. Bere partez joan den urtean talde honetan titularra izan zen Andoni San Martin sartu zen.
Tentsio eta urduritasun handiko partida, bi taldeentzat hagitz garrantzitsua zelako. Partidaren hasieran Juanena (Doneztebe Suma) izan zen onena, baina gero Zabala nagusitu egin zen eta bai sakez eta errestoz asmatu egin zuen, bere potentzia eta indarra erakutsiz.
Doneztebe Avia – Arraioz A Rotugrafik: 9 – 1
Azken txapelketan hirugarren postuan sailkatu zen taldea berpiztu egin da; hala ere, oraindik Doneztebeko bi taldeen kontra jokatu behar dituen bi partidak erabakigarriak izanen ditu. Almandoz sakalariak txapelketako partidarik hoberena egin zuen; arraioztarrek, berriz, urteko partidarik kaxkarrena; paretatik arras gaizki ibili ziren errestatzeko orduan.
Atsedena: Irurita Biek
2. MULTZOA:
Arraioz B Sagardia - Oiz Kokoetxea: 9 – 1
Multzoko lidera eta azkena aurrez aurre. Arraiozek ez zuen partida ikusgarria jokatu (Mindegia izan zen onena), baina Oizko taldeak ez du aurten maila ona erakutsi. Taldean aritu ziren bi jubenilak (Aimar Saldias eta Ioritz Zelaieta) etorkizun handiko jokalariak dira (gazteen azken bi txapelketak irabazi dituzte), baina helduen txapelketan oraindik ez dute bere maila erakutsi.
Doneztebe Apezteguia – Doneztebe The Moment atzeratua
Atsedena: Irurita Miguelene
SAILKAPENA / CLASIFICACION
1.MULTZOA |
Jokatuak |
Irabaziak |
Galduak |
Jok.alde |
Jok.kontra |
Puntuak |
1. IRURITA BIEK |
6 |
5 |
1 |
50 |
24 |
15 |
2. ARRAIOZ ROTUGRAFIK |
6 |
3 |
3 |
38 |
39 |
9 |
3. DONEZTEBE SUMA |
6 |
2 |
5 |
43 |
55 |
9 |
4. DONEZTEBE TITI |
5 |
3 |
2 |
33 |
36 |
7 |
5. DONEZTEBE AVIA |
6 |
2 |
4 |
33 |
43 |
5 |
2.MULTZOA |
Jokatuak |
Irabaziak |
Galduak |
Jok.alde |
Jok.kontra |
Puntuak |
1. ARRAIOZ SAGARDIA |
6 |
5 |
1 |
49 |
28 |
13 |
2. DONEZT. THE MOMENT |
5 |
3 |
2 |
36 |
27 |
10 |
3. DONEZTEBE APEZT. |
5 |
3 |
2 |
40 |
37 |
9 |
4. IRURITA MIGUELENE |
5 |
2 |
3 |
36 |
40 |
6 |
5. OIZ KOKOETXEA |
5 |
0 |
5 |
16 |
45 |
1 |
Bederatzigarren jardunaldia
Ekaineko lehen asteburuan jokatuko da lehen faseko bederatzigarren jardunaldia eta azkenaurrekoa dela kontuan hartuz, erabakigarria ere izan daiteke sailkapenera begira.
1. MULTZOA:
Doneztebe Titi – Doneztebe Avia, larunbatean 16:00etan.
Arraioz A Rotugrafik – Irurita Biek, larunbatean 17:00etan.
Atsedena: Doneztebe Suma
2. MULTZOA:
Arraioz B Sagardia – Doneztebe Apezteguia, igandean 11:30ean.
Doneztebe The Moment – Irurita Miguelene, larunbatean 18:00etan.
Atsedena: Oiz Kokoetxea