Herririk zorpetuenak
Kopuru absolutoei begiratuta, udalerri handi eta jendetsuenak dira zorrik handiena dutenak. Baztanek 5,1 milioi euro, Lesakak 3,8 milioi, Bera eta Leitzak 0,86 eta 0,78 milioi euro, Doneztebek 0,67 milioi…
Alabaina, herri bakoitzak duen zorra biztanle kopuruaren arabera banatuz gero, Zugarramurdi da, diferentzia handiarekin, herririk zorpetuena (2015ean 227 biztanle zituela kontuan hartuz gero, biztanleko 2.132 euroko zorra zuen). Bigarren Lesaka litzateke (1.400 euroko zorra biztanleko), hirugarren Areso (881 euro biztanleko…
Zorpetze ttikiena
Zor gutien duten herrien artean daude Elgorriaga (123 euro biztanleko), Ituren (165 euro biztanleko), Etxalar (187 euro biztanleko)…
2014tik 2015era ia udal guztiek arindu dute zorra, Elgorriagak izan ezik. Azkenik, zorrik ez dutenak Arano, Beintza-Labaien, Bertizarana, Donamaria, Eratsun, Ezkurra, Goizueta, Saldias, Urroz eta Zubieta dira.