Maila mantentzeko azken partidan berdinketa aski izanen du Beti Gazteko futbol taldeak

Ttipi-Ttapa 2016ko maiatzaren 20a

Etxean berdintzea aski izanen du Beti Gaztek segurutik maila mantentzeko. Galduta ere segi dezake kategorian, baina ez da segurua.

Gure Txokoak ere mailaz igotzeko aukeraren bat izan dezake emaitza horren eta bertze zenbait aldagarriren arabera

Eskualdeko kirol talde gehienentzat bukatua da denboraldia, baina Beti Gazte eta Gure Txokoako futbol talde nagusiei partida garrantzitsuak gelditzen zaizkie. Lesakarrek oraindik ez dute maila mantenduko dutenik segurtatu, baina Mastegin Ordiziaren kontra jokatuko duten partida berdintzea aski izanen dute hori lortzeko. Galduta ere izan dezakete aukeraren bat. Baina bi koxka beheitiago, Gure Txokoari ere komeni zaio Beti Gazteren garaipena. Preferenterako igoera fasean laugarren izan zen eta bertze multzoko laugarrenaren kontra jokatuko du promozioa, hain zuzen Ordiziako bigarren taldearen kontra. Honela, Ordiziako talde nagusiak Lesakan berdindu edo galduko balu, Preferentera jautsiko litzake eta hortaz, beratarren kontra ari den bigarren taldeak ez luke maila horretara igotzeko aukerarik izanen. 

 

FUTBOLA

Gipuzkoako ohorezko mailan

Beti Gazte - Ordizia, larunbatean 17:30ean Lesakako Mastegin.

 

Gipuzkoako erregionaleko 4. Postua kanporaketak

Ordizia B - Gure Txokoa, larunbatean 16:30ean Ordiziako Altamiran.

 

Gipuzkoako infantilen lehen mailan

Zumaiako – Gure Txokoa, igandean 11:30ean Zumaiako Aita Mari zelaian.

 

Futbol-8 benjaminak

Lehen urtekoak

Beti Gazte C atsedena.

Beti Gazte B – Gure Txokoa, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.

Doneztebe C – Baztan C, larunbatean 11:00etan Donezteben.

Baztan D – Doneztebe B, larunbatean 09:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

 

ARETO FUTBOLA

Nafarroako neska infantilen kopa

Aurrera A - Aurrera B, larunbatean 11:00etan Leitzako kiroldegian.

 

ESKUBALOIA

Mutiko kadeteak liga

BM Burlada – Erreka, larunbatean 11:00etan Burlatako Elizgibela kiroldegian.

 

Alebin mixtoa

Erreka A – BM Uharte, larunbatean 11:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Anaitasuna C – Erreka B, larunbatean 10:00etan Iruñeko Anaitasuna kiroldegian.

 

Alebin neskak

Baztango BKT B – Loyola C, larunbatean 11:00etan Elizondoko kiroldegian.

 

SASKIBALOIA

Preminibasket mutikoak

Berriozar - Toki Ona Bortziriak, larunbatean 10:30ean Berriozarko kiroldegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun