Egun osoko egitaraua prestatu dute. Goizeko batzar nagusian Ueman sartzeko eskaera egin duten udal berriak onartuko dituzte: Dima, Ziortza-Bolibar eta Legorreta. Horren ostean arnasguneen tailerra egingo dute, Uemak eta udalek antolatua. Horrez gain ekitaldi instituzionala eta flash moba egingo dituzte goizean. Eguerdian, berriz, herri bazkaria egongo da, eta bazkalostean kantu zaharren kantaldia egingo dute, Angel Mariezkurrenak gidatuta. Arratsaldean, DJ Porru haurrentzako ikuskizuna eta elektrotxaranga ibiliko dira herrian zehar, eta eguna amaitzeko, kontzertuak izango dira Atekabeltz gaztetxean.
Abestia eta bideoklipa
Euskara hauspotzen izena du festa egunerako apropos sortu duten abestiak eta elkarlanean egin dute; Leitzako bertso eskolako kideak arduratu dira hitzak idazteaz, Unai Zabaletak txistua jo du, Leitzako Erleta eskolako 22 haur eta gaztetxo kantuan aritu dira, Dj Porru eta Kiliklon ekoizpenak taldeko kideekin batera. Bideokliparen grabazioa berriz, maiatzaren 15ean egin zuten, herritar ugariren parte hartzerekin. Juanpe Murillo, Pablo Feo eta Tomson Gorostegi arduratu ziren grabazioak egiteaz.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!