Autobusa hartu zuten Oronozen eta Donostiako eta Hondarribiko Mintzakideek bildu zituzten bertan. Atarrabiarat ailegatu eta hantxe zituzten Ongi Etorria emateko prest, dantza eta hamaiketako goxoarekin.
Bi ibilbide izan zituzten aukeran, eta Solaslagunek San Andres errotara jo zuten bertze hainbatekin batera, ederki zahar berritutako errota ezagutu zuten eta azalpenak jaso zituzten bertako langilearen eskutik.
Bazkal aitzinean, herria girotzeko eta beraien artean gehiago ezagutzeko, trikipoteoa izan zuten; dantza, irri eta solas artean pasatu zuten permutaren ordua. Ondotik, bazkari goxoa eta Trikidantz taldearekin gozatu zituzten belarriak.