Irurita Biek taldeak ere badaki galtzea zer den Laxoa txapelketan

Ttipi-Ttapa 2016ko maiatzaren 17a

Doneztebeko plazan bi partida jokatuko dituzte heldu den larunbat arratsaldean.

Seigarren jardunaldiko bi partida bakarrik jokatu dira asteburuan

Irurita Biek taldeak, Baztan-Errekako 37. Laxoa txapelketako bere lehenbiziko partida eta lehenbiziko hiru puntuak galdu egin zituen Doneztebe Sumaren kontra. Honela, ez da talde bakar bat ere gelditzen partidarik galdu gabe. Gaur egun txapeldun den Irurita Miguelenek ere galdu egin du.

1.MULTZOA

Doneztebe Titi – Arraioz A Rotugrafik: Atzeratua

Doneztebe Suma – Irurita Biek: 9 – 5

Arras garaipen garrantzitsua Doneztebeko taldearentzat. 3-5 galtzen hasi zen, baina gero sei joko segidan lortu zituen eta horrela hiru puntuak eskuratu. Juanena sakean eta Ibarrola errestoan izan ziren onenak. Iruritako taldean Etxenikeren falta nabaritu zen (Bidegainek ordezkatu zuen); Joseba Urtasun lehenbiziko zatian ongi aritu zen, baina gero nekatu egin zen.

2.MULTZOA

Doneztebe Apezteguia– Oiz Kokoetxea: Atzeratua

Arraioz B Sagardia - Irurita Miguelene: 9 – 6

Nahiz eta goizean euria egin, azkenean partida jokatu egin zen; Arraiozko plazak duen belarra idortu egin zen eta plaza arras ongi eta polita zegoen. Arras partida ona, batez ere bigarren zatian. Arraioztarrak 5-0 irabazten hasi ziren, gero 6-5, 7-5, 7-6 eta 9-6. Partidako bi onenak, Mindegia eta Alunda arraioztarrak; iruritarren artean, Barberena irregularra hasieran eta Gorka Urtasun ongi.

 

 

7. JARDUNALDIA

Maiatzaren 21 eta 22an, zazpigarren jardunaldia jokatuko da.

1.MULTZOA:

Arraioz A Rotugrafik – Doneztebe Suma, igandean 17:00etan.

Irurita Biek – Doneztebe Avia, larunbatean 17:00etan.

Atsedena: Doneztebe Titi

2.MULTZOA:

Doneztebe Apezteguia – Irurita Miguelene, larunbatean 16:00etan.

Doneztebe The Moment – Oiz Kokoetxea, larunbatean 18:00etan.

Atsedena: Arraioz B Sagardia

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun