Herritarrak grabaketan parte hartzera animatu nahi dituzte
Maitzaren 28an ospatuko da Leitzan Udalerri Euskaldunen Eguna eta festarako prestatu duten Hauspotzen euskara maitatzen abestiaren bideoklipa grabatzeko igande honetan jarri dute hitzordua. Bideoan Leitzako parajeez gain, leitzarrak ere agertzea nahi lukete eta horregatik, 12:00etan Ixkibar inguruan eginen diren grabaketetan parte hartzera animatu nahi dituzte herritarrak. Antolatzaileek pestetako jantziekin agertzeko eskatu dute (galtza eta kamiseta zuriak, blusa beltza eta zapiarekin).