Leitza, Doneztebe eta Lekarozko institutuetako ikasleek kontzertuak eskainiko dituzte aste honetan

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 10a, 07:19

Leitzan, Donezteben eta Lekarozen eskainiko dituzte emanaldiak hiru herrietako institutuetako ikasleek.

Asteartean Leitzan, ortzegunean Donezteben eta ortziralean Lekarozen

Urtero bezala, aurtengoan ere Leitza, Doneztebe eta Lekarozko institutuetako ikasleak hiru herri hauetan bilduko dira musika arloan ikasturtean zehar ikasi eta landutakoa eskaintzeko asmotan. Asteartean Leitzako Amazabal pilotalekuan,asteazkenean Doneztebeko Koteto Ezkurra pilotalekuan eta ortziralean Lekarozko institutuko kiroldegian eskainiko dituzte emanaldiak, denak 17:00etan.

Kantutegiari dagokionez mota desberdinetako abestiak entzuteko aukera izanen da: euskal abestiak, rock estiloko abestiak, dantzak...

 

 

 

EGITARAUA 2016

KEINUKA ILARGIARI (Oreka Tx)

TXATXAMATXALINATXU-JAIA (Mikel Urdangarin)

MAMMA MIA-ELGETA (ABBA)

EZ GARA PALESTINAZ ARI (Unai Muñoa-Ander-Lizarralde)

MIGUELIN EL KAXERO (Potato)

AXURI BELTZA (Herrikoia)

ELLOS DICEN MIERDA (La Polla Records)

ASTOTXO BAT BANEUKE (Tapia eta Leturia)

MARTXA BATEN LEHEN NOTAK (Mikel Laboa)

BIZI NAHI DUT (Baldin Bada)

HIGHWAY TO HELL (AC/DC)

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun