Gibeleratutako partida bakarra jokatu da asteburuan Baztan-Errekako laxoa txapelketan

Ttipi-Ttapa 2016ko maiatzaren 10a

Heldu den asteburuan hiru partida jokatuko dituzte Doneztebeko Bear-Zana pilota plazan.

Doneztebe The Moment erraz nagusitu zitzaion Oiz Kokoetxeari Oizen

XXXVII. Baztan Erreka Laxoa txapelketako bosgarren jardunaldian lehen itzulian gibeleratutako partida bakarra jokatu da asteburuan Oizen. Etxeko taldeak ezin izan zuen deus ere egin gaur egungo azpitxapeldunen kontra eta 2-9 irabazi zuten Doneztebe The Moment Taldekoek.

 

Oiz Kokoetxea – Doneztebe The Moment: 2 – 9

Markagailua: 0-7, 2-7, 2-9.

P. Vertiz, K. Legarra, J. Vertiz eta J. Arraztoa azpitxapeldunek garaipen erraza lortu zuten. Oizko taldean bi pilotari jubenil aritu ziren: A. Saldias, A. Saldias, I. Zelaieta eta I. Bereau.            

 

Seigarren jardunaldia hurrengo asteburuan

1.MULTZOA:

Doneztebe Titi – Arraioz A Rotugrafik, larunbatean 16:00etan.

Doneztebe Suma – Irurita Biek, igandean 17:00etan.

Atsedena: Doneztebe Avia

 

2.MULTZOA:

Doneztebe Apezteguia – Oiz Kokoetxea, larunbatean 18:00etan.

Arraioz B Sagardia - Irurita Miguelene, larunbatean 17:00etan.

Atsedena: Doneztebe The Moment         

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun