Nafarroako 4x4 sokatira txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko dute maiatzaren 7an Antsoainen

Ttipi-Ttapa 2016ko maiatzaren 5a

Astebeteko atsedenaldiaren ondotik, berriz ere soka tenkatuko dute Nafarroako lauko taldeek.

Aitzinetik, Euskal Herriko lehen mailako aizkora txapelketako jautsiera kanporaketa jokatuko dute Ander Erasun aurtiztarrak eta Lezaungo Juanjo Lopezek

Nafarroako launakako sokatira txapelketako lehen txapelak erabaki ziren Lesakan apirilaren 23an. Orain, Maiatzaren 7an, 18:00etan Antsoaingo pilotalekuan, gizonezkoen 300 kiloko eta emakumeen 235 kiloko lehen jardunaldiak eta kadeteen eta 20 urtez azpikoen hirugarren jardunaldiak jokatuko dituzte. Ordubete lehenago, Euskal Herriko lehen mailako aizkora txapelketako jautsiera kanporaketa Aurtizko Ander Erasun eta Lezaungo, Juanjo Lopezen artean.

 

Nafarroako lauko sokatira txapelketarekin bukatzeko, maiatzaren 14an, Berroetako plazan 17:30ean, gizonezkoen 300 kiloko eta emakumezkoen 235 kiloko bigarren jardunaldiak eta lehen bi sailkatuen arteko finalak, kadeteen finalerdiak eta finala eta 20 urtez azpikoen laugarren jardunaldia jokatuko dira. Beraz, Berroetan banatuko dira lau txapelak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun