Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 392 lagun daude langabezian, martxoan baino 8 guttiago. Adin tarte horretako emakumeen artean, aldiz, 7 gehiago daude langabezian, 497. 25 urtez beheitiko gizasemeen artean martxoan baino 5 gehiago daude langabezian, 48 lagun denera. Adin tarte horretako emakume gazteen artean ere martxoan baino 4 langabetu gehiago daude, 40 denera.
Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, baina martxoan baino 11 guttiago ditu, 685etik 674ra pasatuz. Industria arloan, aldiz, 16 langabetu gehiago daude, 153 denera. Eraikuntzan 3 langabetu guttiago daude, 73. Nekazaritzan, 5 lagun gehiago daude lanik gabe, 27 denera, eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean 50 lagun daude langabezian, martxoan baino 1 gehiago.
Aipatzekoa da langabetuen artean gero eta gehiago direla langabezi-prestaziorik kobratzen ez dutenak (%58) kobratzen dutenak baino (%42).