Ibilbidea 112 kilometrokoa izanen da, Lesakan hasi eta bukatu. Goizeko 9etan abiatuta, Lesakatik Berara joan eta berriz ere Lesakan sartuko dira txirrindulariak, Bereau, Berrizaun, Sunbilla, Doneztebeko bidegurutzea, Legasako bidegurutzea, Narbarte, Oronoz-Mugairi, Ziga (Belaten barna), Irurita, Elizondo, Otxondoko gaina (jan-edatekoak), Urdazubi, Zugarramurdi, Berruet Benta, Sara, Lizaietako gaina eta Etxalarren barna igaro ondotik, Plaza Zaharrean helmugaratuko dira partehartzaileak. 14:30ean itxiko dute kontrola.
Aitzinetik izen eman daiteke www.kirolprobak.com webgunean. Federatuek 10 euro ordaindu beharko dute eta federatu ez direnek 15 euro. Beti Gazteko bazkide federatuek 5 euro ordainduko dute eta federatu ez diren bazkideek 10 euro. Bertzela, egun berean eman daiteke izena Herriko Etxeko arkupetan, 7:30etik 08:30era. Kasu honetan, federatuek 15 euro eta federatu gabeek 20 euro ordaindu beharko dute. Beti Gazteko bazkide federatuek 10 euro eta federatu gabekoek 15 euro.