Lau bikote ariko dira Gipuzkoako erremonte kopan

Ttipi-Ttapa 2016ko maiatzaren 4a

Segurola eta Endikak eta Utergak eta Aizpuru III.ak berriz ere bikote eginen dute.

Berriki Sagardoaren txapelketaren finala jokatu duten Segurola-Endika eta Uterga-Aizpuru III.arekin batera, Urriza-Zaldua eta Ansa II-Barrenetxea IV ariko dira

Zumarragako Antiguako baselizan aurkeztu zuten maiatzaren 3an Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2016ko Saria-VII Erremonte Kopa. Lau bikote ariko dira sariaren bila, tartean, larunbatean Sagardoaren Txapelketako finala jokatu zuten Segurola eta Endika eta Uterga eta Aizpuru III. Hauekin batera, Ansa II eta Barrenetxea IV eta Urriza eta Zaldua ariko dira finalerdietan.

 

Txapelketa ohikoak ez diren pilotalekuetan jokatuko dute. Honela, hasteko, finalerdietako joaneko lehen partida Aizarnazabalen jokatuko dute maiatzaren 6an Urriza eta Zalduak, Segurola eta Endikaren kontra. Ortziralean 22:30ean hasiko da jaialdia herriko pilotalekuan bertze erremonte partida batekin eta gero txapelketakoa jokatuko da. Finalerdi honen itzulerakoa Errenterian jokatuko dute ekainaren 5ean. Bertze finalerdian, Uterga eta Aizpuru III, Ansa II eta Barrenetxea IV.aren kontra ariko dira. Lehen partida maiatzaren 15ean, 17:30ean Pasai Antxoko pilotalekuan jokatuko dute eta itzulerakoa Zestoan maiatzaren 20an. Finalerdietako partida guztiak 3 0 tantura jokatuko dituzte.

Finalerdietako irabazleek, finala jokatuko dute ekainaren 12an, 12:00etan Zumarragako Beloki pilotalekuan. Finala 35 tantura jokatuko da eta aitzinetik eskuz binakako partida izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun