X. Mintza Eguna maiatzaren 14an Atarrabian eginen dute

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko mai. 3a, 10:20

Eskualdeko solaslagunak, 2014ko Mintza Egunean Izarran.

Eskualdeko solaslagunek maiatzaren 6ra arteko epea izanen dute izena emateko

Joan den urtean Beran egin zen eta aurten, hamargarren edizioan, berriz ere Atarrabiara bueltatuko da Mintza Eguna maiatzaren 14an. Bertan parte hartzeko aukera eman dute eskualdeko solaslagunek. Maiatzaren 6ra arte izanen da bazkarirako eta autobuserako txartelak hartzeko epea.

 

Bazkarirako txartela 17 eurotan dago salgai (bazkaria, kafea eta kopa eta goizean hamaiketakoa). Aitzinetik eskatuz gero, zeliako eta barazkijaleentzat ere menua izanen da. Bazkaria eta autobusaren prezioa 22 eurokoa da. Izen emateko Solasalagunaren Txokora jo behar da (solaslaguna@topagunea.org edo 610 920673 telefonoa).

 

Egitaraua

11:00 ongietorria eta hamaiketakoa.

12:00 Atarrabia altueratik (Oihana mendia) eta Atarrabia karriketatekiak (Pilategia eta San Andres errota).

13:30 Trikipoteoa.

15:00 bazkaria Udaletxeko plazan.

16:30 aitortza ekitaldia.

17:00 Erromeria Trikidantz taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun