Irurita Biek taldeak galdu gabe segitzen du Baztan-Errekako laxoa txapelketan

Ttipi-Ttapa 2016ko maiatzaren 3a

Lehen faseko lehen itzulia asteburuan jokatuko diren errekuperazio partidekin akituko da.

Uterga eta Ezkurra II erremontistek ere jokatu dute jardunaldi honetan eta biek galdu egin dute

XXXVII. Baztan Erreka Laxoa txapelketako bosgarren jardunaldia jokatu dute asteburu honetan, berez, lehen itzuliko azkena, nahiz eta gibeleratutako partida batzuk badiren. Irurita Biek da partidarik galdu ez duen talde bakarra. Irurita Miguelene talde txapeldunak lehen garaipena lortu du.Uterga (Doneztebe Titi) eta Ezkurra II (Doneztebe Suma) erremontistek jokatu dute jardunadi honetan eta biek galdu egin dute. Datorren asteburua gibelatu diren partidak errekuperatzeko izanen da.         

Bosgarren jardunaldiko emaitzak             

1.MULTZOA:

Doneztebe Suma – Doneztebe Avia: 6 – 9

Doneztebe Aviak 1. garaipena lortu du. Partida ona, plazan eta ikusleen artean tensioa eta emozioa. Markagailua: 0-1, 5-1, 5-4, 6-4, 6-5, 7-5, 7-6, 9-6.

Irurita Biek – Doneztebe Titi: 9 – 2

Irurita Biek 7-0 aurreratu zen. Doneztebarrek errakzio txiki bat izan zuten, baina Utergak ez zituen soluzioak aurkitu.

Atsedena: Arraioz A Rotugrafik

2.MULTZOA:

Oiz Kokoetxea – Doneztebe The Moment: Atzeratua

Irurita Miguelene – Doneztebe Apezteguia: 9 – 6

Txapeldunen lehenbiziko garaipena eta doneztebarren lehen porrota, baina bederen puntu eskuratu zuten. Markagailua: 4-0, 6-2, 7-3, 7-4, 8-4, 8-6, 9-6.

 

Heldu den asteburuan errekuperazio partidak jokatuko dituzte:

Oiz Kokoetxea – Doneztebe The Moment

Oiz Kokoetxea – Irurita Miguelene.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun