Finaleko onena izan zen Endika saldiastarra. Joan den urtean ere Sagardoaren txapelketa irabazi zuen eta binakako txapelketa ere irabazi du Ezkurrarekin. Partidaz partida atzelari hobea dela erakusten ari da eta finalean 11 tantu egin zituen sakearekin eta bertze 7 peloteoan. Segurolak ere ongi lagundu zion.
Xanti Utergak ere partida polita egin zuen, 15 tantu lortu zituen eta 3 pilota galdu zituen.
Berdinketaz betetako partida izan zen, hasieran batez ere. Gero, errenta ttiki bat lortu zuten Segurolak eta Endikak, baina berriz ere 18na, 20na eta 27na berdindu zuten Utergak eta Aizpuruk. Berriz ere aldea lortu zuten urdinek, 27-30 eta 30-35, baina 38na berdintzea lortu zuten gorriek. Azken tantuak, ordea, urdinen alde erori ziren.