Inaxio Perurenak marka ahalegina eginen du 308 kiloko harriarekin

Ttipi-Ttapa 2016ko apirilaren 21a

Otsailaren 27an altxatu zuen 305 kilokoa Inaxio Perurenak. Larunbatean 3 kilo gehiagorekin saiatuko da.

Larunbat eguerdiko 12:30ean Leitzako Amazabal piklotalekuan

Inaxio Perurena harrijasotzaile leitzarra 308 kiloko harria jasotzen ahaleginduko da apirilaren 23an, larunbat eguerdiko 12:30ean Leitzako Amazabal pilotalekuan.

Probaren antolatzailea Inaxio Perurena bera izanen da. Nafarroako Herri Kirol Federazioak proba kontrolatuko du eta amaieran harrijasotzaileak dopinaren aurkako proba pasatu beharko du.

Duela bi hilabete eskas, otsailaren 27an, 305 kiloko harria altxatu zuen Perurena gazteak, nahiz altxaldiak ez zuen guztiz asebete. Orain, hiru kilo gehiago bizkarreratu eta sentsazio hobearekin bukatu nahi du Inaxiok.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun