A MULTZOA:
Doneztebe Titi, 9 – Doneztebe Suma, 7
Doneztebe Titi taldean Patxi Olazar erremontista ohia aritu zen. Galtzaileak 6-7 irabazten egon ziren.
Arraioz Rotugrafik, 9 - Doneztebe Avia, 5
Arraioztarrak 7-2 irabazten ibili ziren, baina doneztebarrek aukera anitz izan zituzten 6. jokoa lortzeko (puntu bat).
B MULTZOA:
Oiz Kokoetxea, 3 – Arraioz Sagardia, 9
Oizko taldean Mendiola anaiak falta ziren; bi jubenil aritu ziren. 4. jokoan Saldias lesionatu egin zen eta oiztarrak 3 jokalariekin aritu ziren.
Doneztebe The Moment, 8 – Doneztebe Apezteguia, 9
Sekulako partida (bi ordu eta erdi). Joko guztietan berdinketa izan zen. Partidako jokorik luzeena azkena izan zen. Bi taldeek aukera garbi anitz izan zituzten irabazteko. Gaur egungo azpitxapeldunek franko hobetu beharko dute joan den urteko maila eta konfidantza berreskuratzeko.
Laugarren jardunaldia heldu den asteburuan
Heldu den asteburuan laugarren jardunaldia jokatuko dute.
1.MULTZOA
Doneztebe Avia – Doneztebe Titi, larunbatean 17:00etan.
Arraioz A Rotugrafik – Irurita Biek, larunbatean 17:00etan.
Atsedena: Doneztebe Suma
2.MULTZOA
Doneztebe Apezteguia – Arraioz B Sagardia, igandean 17:00etan.
Irurita Miguelene – Doneztebe The Moment, larunbatean 17:00etan.
Atsedena: Oiz Kokoetxea