Errekako judokek hiru domina lortu dituzte Nafarroako Kirol Jokuetan

Errekako judokek hiru domina lortu dituzte Nafarroako Kirol Jokuetan
Aritz Zulaika eta Joseba Bengoetxea, brontzearekin.

Infantil mailan, brontzezkoa lortu dute Aritz Zulaika, Joseba Bengoetxea eta Maialen Oteizak 

Apirilaren 10ean jokatu ziren Mendillorriko Trinkete kiroldegian Nafarroako Kirol Jolasen judoko hirugarren jardunaldi eta final batzuk. Errekako judokek emaitza onak eskuratu zituzten. Aritz Zulaika eta Joseba Bengoetxea infantil mailako 60 kiloz beheitiko kategorian eta Maialen Oteiza infantil mailako 48 urtez beheitiko kategorian, hirurek lortu dute Nafarroako Kirol Jokuen barrenean brontzezko domina.

Igande honetan, berriz, apirilak 17, alebin mailako finala jokatuko da eta apirilaren 23an benjaminena.