Laxoa txapelketako bigarren jardunaldiak lehia handia izanen dela erakutsi du

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko api. 11a, 12:26
Lehia estuak ikusi dira igande honetan eskualdeko pilota plazetan.

Arraioz B Sagardiak iazko bi finalistei irabazi die eta bigarren multzoan buru da; Irurita Biek taldeak ere bi partidak irabazi ditu lehen multzoan

Asteburu honetan Baztan-Erreka Laxoa txapelketako 2. jardunaldia jokatu da. Larunbatean euria egin zuenez, partida guztiak igandean jokatu ziren. Arraioz B Sagardia-Irurita Miguelene partida plazaz aldatu egin zen, Arraiozkoa (belarra) bustia zegoelako.

 

Aipatzekoa da Arraioz B Sagardiak txapelketan eman duen hasiera, iazko bi finalisten kontra beraien plazan irabazi egin dielako. Irurita Biek taldeak ere garaipen garbia lortu zuen iaz hirugarren postuan sailkatu zen taldearen kontra. Oizko taldean aldaketa batzuk izan dira; galdu egin zuen, baina taldeak itxura ona du. Aipatzekoa ere Doneztebeko Suma eta Apezteguia taldeek lortutako garaipenak, partidak hasi baino lehen ez zirelako faboritoak. Final laurdenetako txartelak eskuratzea bi multzotan garesti egonen dela erakutsi dute lehenbiziko bi jardunaldi hauek.

 

Asteburuko emaitzak

1.MULTZOA:

Doneztebe Suma, 9 – Arraioz A Rotugrafik, 5  

Doneztebe Avia, 3 – Irurita Biek, 9    

Atsedena: Doneztebe Titi

2.MULTZOA:

Oiz Kokoetxea, 7 – Doneztebe Apezteguia, 9  

Irurita Miguelene, 8 – Arraioz B Sagardia, 9  

Atsedena: Doneztebe The Moment        

 

Hirugarren jardunaldia heldu den asteburuan

1.MULTZOA:

Doneztebe Titi – Doneztebe Suma, igandean 16:00etan.

Arraioz Rotugrafik – Doneztebe Avia, larunbatean 17:00etan.  

Atsedena: Irurita Biek

2.MULTZOA:

Oiz Kokoetxea – Arraioz B Sagardia, igandean 17:00etan.

Doneztebe The Moment – Doneztebe Apezteguia, igandean 18:00etan.

Atsedena: Irurita Miguelene

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun