‘Musikari txikiak’ tailerra antolatu du Aralar Musika Eskolak

Ttipi-Ttapa 2016ko api. 7a, 10:19

Sei hilabete eta hiru urte arteko haureei zuzendua da ikastaroa.

2013ko maiatzetik 2015eko abendura arte jaiotako haurrei eta hauen gurasoei zuzendua, apirilaren 15era arte eman daiteke izena

Haurren garapenean musika tresna baliotsua izan litekeela uste dutelako, Musikari txikiak tailerra eskainiko du Aralar Musika Eskolak. Maiatzean izanen dira saioak, denera lau eta ostegun nahiz ostiraletan gauzatzeko aukera egonen da. Ikastaroen antolaketa izen ematen dutenen arabera zehaztuko da. 

 

Musikaren, jokoaren eta esperimentazioaren bidez gorputza eta ahotsaren jabetza lantzea da tailerraren helburuetako bat,  gurasoen eta seme-alaben arteko komunikazio afektiboa lantzearekin bat. Marta Zuñiga eta Unai Artola izanen dira irakasleak eta tailerrak euskaraz eskainiko dituzte.

Apirilaren 15era arte dago izen emateko aukera info@aralar.org helbide elektronikora idatzita edo 948504489 edo 672122472 telefonora deituta (goizetan).  Tailerrak plaza mugatuak ditu, 12 haur eta izen-emate hurrenkeran onartuko dira.

30 euro ordaindu beharko dira eta tailerrean erabiliko den materiala prezio horren barre­nean sartzen da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun