Lekarozko Aroztegia proiektuaz

Euskal Herriko Itzuliko Lesakako etapan Aroztegia salatu zuten

Ttipi-Ttapa 2016ko api. 7a, 09:51

Aroztegiako proiektua salatuz kartela hedatu zuten asteazkenean Euskal Herriko Itzuliko podiumean.

Podiumean "Aroztegia pelotazo urbanistikoa, Geroa Bai arduradun" pankarta hedatu zuten 

Eskualdean barna ibili eta Lesakan helmuga izan zuen Euskal Herriko itzuliko atzoko etaparen akaberan Aroztegiko proiektuaren salaketa podiumerat eraman zuten. Bi pertsona Manu Aierdi  ekonomia gaietarako lehendakariordearen ondorat “Aroztegia pelotazo urbanistikoa, Geroa Bai arduradun” kartelarekin hurbildu ziren. Segurtasuneko arduradunek zakarki kanporatu zituzten. 

 

Modu berean, etaparen akabera aprobetxatuz bertze talde batek podiumaren aitzinean Aroztegiko proiektua salatuz pankarta handia hedatu zuen. Bertzalde, Aroztegia eta gero zer? Plataformak salatu duenez, «denen harridurarako, podiumeko gonbidatu berezien eremuan Salvador Urbistondo Aroztegiko promotorea zegoen, nahiz inork ez ulertu pertsona honek itzuliarekin duen harremana».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun