Mantenimendu lanak egiteko, arratseko 11etatik goizeko 5etara
N-121-A errepidean, Belate eta Almandozko tunelak Irunerako norabidean itxi eginen dituzte apirilaren 6 eta 7an, asteazken eta ortzegunean arratseko 11etatik goizeko 5etara. Zehazki, mantenimendu lanak eginen dituzte eta hortaz, Irun aldera doazen ibilgailuek Belateko mendateko errepide zaharra, NA-1210 errepidea, erabili beharko dute. Gainera, 51,5 kilometroaren parean, Irunerako bidean doazenek Iruñerako karril bat erabili beharko dute, dilatazio-junta bat moldatzeko lanetan ariko baitira.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.