Emaitza garbiekin eta ezusteren batekin hasi da 37. Laxoa txapelketa

Emaitza garbiekin abiatu da laxoa txapelketa.

Gaur egungo azpitxapeldun den Doneztebe The Moment taldeak joku bakarra egin zuen etxean Arraioz B Sagardiaren kontra

Asteburu honetan hasi da XXXVII. Laxoa txapelketa. Lehenbiziko jardunaldi honetan jokatu beharra ziren lau partidetatik, bat gibeleratu egin da. Jokatutako hiru partidetan talde irabazleek lortu dituzte hiru puntuak, talde galtzaileek sei joko ez dituztelako lortu. Harrigarria Doneztebeko Bear Zana plazan eman den emaitza, gaur egungo azpi txapeldunek joku bakarra egin zutelako. Arraioz B Sagardiaren kontrako partidan.

 

Asteburuko emaitzak

1. multzoa

Arraioz A Rotugrafik 9 – Doneztebe Titi 4

Irurita biek 9 – Doneztebe Suma 2

Atsedena: Doneztebe Avia

2. multzoa

Doneztebe The Moment 1 – Arraioz B Sagardia 9

Oiz Kokoetxea – Irurita Miguelena gibeleratua

Atsedena: Doneztebe Apezteguia

 

Bigarren jardunaldia heldu den asteburuan

Heldu den asteburuan jokatuko da Laxoa txapelketako bigarren jardunaldia, honako norgehiagoka hauekin: 

A multzoa

Doneztebe Suma – Arraioz A Rotugrafik, igandean 17:00etan.

Doneztebe Avia – Irurita Biek, larunbatean 17:00etan

Atsedena: Doneztebe Titi

 

B multzoa

Oiz Kokoetxea – Doneztebe Apezteguia, igandean 17:00etan.

Arraioz B Sagardia – Irurita Miguelene, igandean 17:00etan.

Atsedena: Doneztebe The Moment

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun