Euskaraz Blai udalekuetan izena emateko epea maiatzaren 10a bitarte ireki dute

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko api. 4a, 12:16

Mikel Albisu (Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoko lehendakaria), Xabi Zugarramurdi (Arantzako Atere) eta Julen EgaƱa udalekuen zuzendaria, aurkezpenean.

Aurten zazpigarren edizioa izanen da, Arantzako Aterpen eta Beintza-Orbela Aterpetxeetan

Euskaraz Blai Udalekuan zazpigarren edizioa aurkeztu zuten Bertizen apirilaren 1ean. Bertan, Mikel Albisu, Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoko lehendakaria, Xabier Zugarramurdi, Arantzako Aterpekoa, eta Julen Egaña, udalekuan zuzendaria, izan ziren. Ekainaren 26an hasi eta irailaren 3ra bitarte astebeteko hamar txanda antolatu dira, igandetik larunbatera, guztira 800 plaza.

 

Antolatzaileek egitarauaren aniztasuna azpimarratu dute. Euskararen erabilpena eta gazteen arteko elkarbizitza sustatzea helburu nagusiak badira ere, horiek lortzeko hainbat jarduera erakargarri prestatu dute: baserri eguna eta haurrek egindako talo tailerra, kobazuloko bisita espeleo maila ezberdinetan, mendian egun pasa eta bainu freskagarria, herri kirolak, natur jokoak… eta gaubelak.

Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoak informazio kanpainan lagunduko du eta aurtengo edizioan internet bidezko matrikulazio prozedura nabarmen erraztu da. Apirilaren 1etik maiatzaren 10era bitarte zabalik dago izen emateko epea. Informazio gehiago: www.euskarazblaiudalekuak.com eta 948 592 323 (goizez) / 622 728 984 (arratsaldez) telefonoetan.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun