Hamar taldek jokatuko dute Baztan-Errekako 37. Laxoa txapelketa

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko mar. 31a, 07:35
Arraiozko plaza dotorean jokatuko dute finala abuztuaren 6an.

Apirileko lehen asteburu honetan abiatu eta abuztuaren 6an jokatuko da finala Arraiozko plazan

Apirileko lehen asteburuan abiatuko da Baztan-Errekako Laxoa txapelketaren hogeita hamazazpigarren edizioa. Hamar talde ariko dira aurtengoan, 5 Doneztebekoak, 2 Arraiozkoak, 2 Iruritakoak eta Oizkoa. Iaz bezala, izenaren ondotik, babesle duten etxearen izena eramanen dute taldeek aurten. Finala abuztuaren 6an jokatuko da Arraiozko plazan.

 

Bosna taldeko bi multzotan banatuta ariko dira taldeak. A multzoan Doneztebe-Avia (Asier Mutuberria, Javier Almandoz, Bittor Mendiburu eta Juan Telletxea), Arraioz A-Rotugrafik (Xabier Bengoetxea, Jon Gamio, Asier Zubigarai eta Jesus Mari Laurnagarai), Doneztebe-Bar Titi (Emilio Zabala, Andoni San Martin, D. Pio Garcia eta Eloy Garcia), Doneztebe-Suma (Unai Sapuppo, Josu Juanena, Xabier Ibarrola eta Joseba Grazenea) eta Irurita-Biek Aholkularitza (Joseba Urtasun, Guillermo Etxenike, Iñaki Etxandi eta Karlos Goikoetxea) ariko dira. B multzoan, Irurita-Miguelene (Xabi Barberena, Gorka Urtasun, Jagoba Ramos eta Egoitz Prim), Doneztebe-The Moment (Pascual Bertiz, Koldo Legarra, Javier Bertiz eta Jokin Arraztoa), Doneztebe-Apezteguia (Ramontxo Etxebeste, Jon Apeztegia, Aritz Baleztena eta Iban Santesteban), Arraioz B-Sagardiko edariak (Mikel Mindegia, Xabier Mihura, Aritz Alunda eta Xabier Maritorena) eta Oiz-Kokoetxea (Andoni Saldias, Iker Bereau, Ioritz Zelaieta eta Iñaki Mendiola).

Multzo bakoitzeko lau lehenbizikoek final laurdenak jokatuko dituzte ekainaren 25ean eta uztailaren 2 eta 9an; irabazleek finalaurrekoak jokatuko dituzte uztailaren 16, 23 eta 30ean eta finala Arraiozko plazan jokatuko da abuztuaren 6an.

 

Lehenbiziko jardunaldia asteburuan

Aipatu bezala, asteburu honetan jokatuko da lehen jardunaldia, partida hauekin:

A Multzoa

Arraioz A Rotugrafik – Doneztebe Titi, igandean 17:00etan Arraiozen.

Irurita Biek – Doneztebe Suma, igandean 17:00etan Iruritan.

Atsedena: Doneztebe Avia

B multzoa

Doneztebe The Moment – Arraioz B Sagardiko edariak, igandean 17:00etan Donezteben.

Oiz Kokoetxea – Irurita Miguelene, igandean 17:00etan Oizen.

Atsedena: Doneztebe Apezteguia

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun