Maila mantentzeko borrokari eutsi nahi dio Baztan Futbol Taldeak

Ttipi-Ttapa 2016ko martxoaren 29a

Baztan futbol talde nagusiak ez du etsi nahi maila mantentzeko borrokan.

Leitzako Aurrerak, aldiz, ezin du azken postua gibelean utzi

Aste Santuko oporretan atsedena izan dute eskualdeko kirol talde gehien gehienek. Nafarroako hirugarren mailako eta preferenteko jardunaldia bakarrik jokatu da. Baztanek, oraindik ere maila mantentzeko itxaropena baduela erakutsi zuen Giltxaurdin irabaziz. Leitzako Aurrerak, aldiz, Arkixkilen galdu eta gero eta zailagoa du maila mantentzea. Doneztebek gibeleratutako partida jokatu zuen Lekunberrin eta garaipenarekin, lidertza sendotzen du Nafarroako Erregionaleko lehen mailan.

 

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

Baztan 2 (Asier Lizartza) – Subiza 0

 

Nafarroako Preferente mailan

Aurrera 0 – Beriain 2

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan (atzeratutako partida)

Beti Kozkor 0 – Doneztebe 1 (Mikel Retegi)

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan (atzeratutako partida)

Lezkairu 1 – Baztan 0

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun