Modu berean, herrika antolatua dagoenez, herri horrek eskaintzen dituen zerbitzuen berri ere ematen du, hala nola, frontoia, igerilekua, supermerkatua, gasolindegia, autobus zerbitzua, lo egiteko tokia, turismo bulegoa, osasun etxea edo farmaziarik baden jakinaraziz. Baztan-Bidasoaldeko mapa bat ere badu.
7.000 ale argitaratu dira, ohi baino 1.000 gehiago, turistak ibiltzen diren tokietan banatu direnak, jendeak har dezan eta bazkaltzeko edo afaltzeko plana egiten lagungarri izateko. Era berean, iragarkia jarri duen jatetxe-ostatu bakoitzean ere utzi dira ale batzuk bezeroen artean banatzeko.