Honela, proba konbinatuan, lau jardunaldietako denboren batura egin eta kimu mailan aritu diren 16 talderen artean, Berriozar B, Andra Mari, Araxes eta Igantzi Bk lortu dute finalerako txartela. Igantzi A seigarren izan da eta ez du sailkatzerik izan, BRT Menditarrak taldeak bezalaxe.
Haur mailako proba konbinatuan, berriz, Basaburua, Arartziri (Araxes, Igantzi, eta Artzanegiren artean atera duten taldea), Andra Mari eta Iñigo Aritzak lortu dute txartela.
Kadete mailako proba konbinatuan, Andra Mari, Basaburua, Araxes eta Iñigo Aritza izanen dira Berriozarko azken saioan.
Sokatiran, 480 kiloko kategorian aritu diren haur mailan, Iñigo Aritza, Leziza, Andra Mari eta Basaburua izanen dira finalean, eta 540 kiloko kategorian aritu diren kadete mailan, berriz, Andra Mari, Ultzama, Basaburua eta Araxes.