Gurasotasuna, askotan, kontziente ala inkontzienteki, amatasunera mugatzen dugu. Nola bizi ditu emakume feminista batek amatasunak ekarri ohi dituen berdintasun desorekak bikotean? Nola bizi dute amatasuna beste herrialde batzuetan?
Irati Fernandezek hitzaldia eskainiko du asteazken arratsaldeko 7etan Atekabeltzen
Martxoaren 8an ospatu da Emakumeen Nazioarteko Eguna eta horren inguruan hainbat ekitaldi antolatu ditu Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Berdintasun Batzordeak. Martxoaren 16an izanen da hurrengo hitzordua Leitzan, Amatasuna eta feminismoa: harreman ez erosoa ote? hitzaldia eskainiko du Irati Fernandezek asteazken arratsaldeko 7etan Atekabeltzen.
Gurasotasuna, askotan, kontziente ala inkontzienteki, amatasunera mugatzen dugu. Nola bizi ditu emakume feminista batek amatasunak ekarri ohi dituen berdintasun desorekak bikotean? Nola bizi dute amatasuna beste herrialde batzuetan?
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.