Nafarroako Esnearen Ligako Berako taldea martxoaren 14an bilduko da

Ttipi-Ttapa 2016ko martxoaren 11

Esnearen ligak taldea dauka Beran.

Nola lagun diezadake nire bikoteak haurraren edoskitzearekin? gaia landuko dute astelehenean 17:00etan Beralandetan

Nafarroako Esnearen Ligako Berako taldearen hurrengo bilera martxoaren 14an, astelehenean 17:00etan eginen dute Beralandetan. Nola lagun diezadake nire bikoteak haurraren edoskitzearekin? bikotekidearen rola landuko dute. Bilera irekiak eta doakoak dira, interesa dutenentzat eta haurrak ere ongietorriak dira.

 

Datozenak

Heldu den astelehenekoaren aitzinetik, urteko lehen bilera otsailaren 22an egin zuen Berako taldeak eta orduan, Jaiotza eta lehen asteak. Zer jakin behar nuke? gaia landu zuten.

Aitzinera begira, apirilaren 25ean, astelehena 17:00etan, Nola hasi elikadura osagarriarekin bularra ematen dudan bitartean? galderari erantzuna ematen saiatuko dira.

Maiatzaren 23an, astelehena 17:00etan, Lanera itzultzekoa naiz. Edoskitzearekin jarraitu dezaket? gaia landuko dute.

Bilera guztiak Beralandetan izanen dira, irekiak eta doakoak. Aipatu bezala, haurrak ere ongietorriak izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun