Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 451 lagun daude langabezian, urtarrilean baino 28 guttiago. Adin tarte horretako emakumeen artean, aldiz, 9 gehiago daude langabezian, 541. 25 urtez beheitiko gizasemeen artean urtarrilean baino lagun bat gehiago dago langabezian, 52 lagun denera. Adin tarte horretako emakume gazteen artean ere urtarrilean baino 7 langabetu gehiago daude, 44 denera.
Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, eta otsailean, gainera, 2 gehiago pilatu ditu, 777tik 779ra pasatuz. Industria arloan, aldiz, 3 langabetu guttiago daude, 151 denera. Eraikuntzan ere 9 langabetu guttiago daude, 79. Nekazaritzan, lagun bat guttiago dago lanik gabe, 25 denera, eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean 54 lagun daude langabezian, urtarrilean bezalaxe.