Urrezko Aizkolariak binakako aizkolari txapelketaren finala jokatuko da Azpeitian

Ttipi-Ttapa 2016ko otsailaren 26a

Atutxa II-Mugertza II, O'Toole-Vicente eta Rekondo-Saralegi, nor baino nor ariko dira igande eguerdian Leitzan.

Igande eguerdian Jon Rekondo eta Ruben Saralegi leitzarrak ariko dira, Atutxa II-Mugertza II eta O’Toole-Vicenterekin batera

2016ko Urrezko Aizkolariak Eusko Label binakako aizkolari txapelketaren finala jokatuko da otsailaren 28an, igande eguerdiko 12:00etan Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Hiru bikote izanen dira aurrez aurre: Jon Rekondo eta Ruben Saralegi leitzarrak batetik, azken bi edizioak irabazi dituzten Dimako Aitzol Atutxa II eta Mutrikuko Ugaitz Mugertza II bertzetik eta joan den astean Munduko aizkolari azkarrenaren txapelketan txapeldun eta txapeldun orde izan ziren Lawrence O’Toole australiarra eta Otsagabiako Iker Vicente.

 

Urrezko Aizkolariak binakako aizkolari txapelketaren hamaseigarren edizio honetako finalean hamabosna enbor moztu beharko dituzte.

 

Gazte mailakoan, Zigako Joxean Etxeberria II

Urrezko mailako finalaz gain, gazte mailako txapela ere jokoan izanen da. Honetan bi bikote izanen dira: Zigako Joxean Etxeberria II eta Aitor Jauregi arabarra batetik eta Barakaldoko Julen Larrea III eta Mallabiko Zelai III bizkaitarrak bertzetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun