ABIAN PROZESUA aurkeztu dute eskualdeko ezker abertzalearen ordezkariek

Xorroxin irratia 2016ko ots. 25a, 12:00

Duela bortz urte Ezker Abertzaleak Zutik Euskal Herria ebazpena osatu zuen, baina orduztik Euskal Herriaren egoera aldatu egin da eta egungo egoeraren analisia egin behar dela beharrezkoa ikusten dute. Hori dela eta, azaroaren 7an hasi zen Abian izeneko prozesua. Prozesuak fase desberdinak izanen dituela eta,  xehetasun horiek hurbilagotik ezagutzeko aukera izanen dugu, Ezker Abertzalearen hiru eragileetako ordezkari banarekin: Sorturen izenean, Ekaitz Landa aritu da solasean,  LAB sindikatuaren izenean berriz, Koldo SAenz eta Ernai gazte antolakundearen izenean berriz, Asier Calderon.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun