Malerrekako XIV. pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte otsailaren 20an

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko ots. 19a, 10:42
Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan jokatuko dira zazpi finalak larunbat goizean.

Zazpi kategorietako finalak larunbat goizean izanen dira Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan

Otsailaren 20an jokatuko dituzte Erreka elkarteak hamalaugarren aldiz antolatutako Malerrekako eskuz binakako pilota txapelketaren finalak Doneztebeko pilotalekuan. Aurten ere partida guztiak goizez jokatuko dituzte,  larunbatean 09:30ean hasita.

 

Benjaminak

Babarro eta Ibarluzea (Urretxu) – Sarratea (Erreka) eta Sanchez (Oberena)

Alebinak

Amiano (Añorga) eta Ardaraz (Zeanuri) – Olaizola eta Orbegozo (Añorga)

Infantilak

Arandia eta Larrazabal (Amurrio) – Peso (Errioxa) eta Alberdi (Ilunpe)

Kadeteak

Egiguren (Ilunpe) eta Murua (Arrasate) – Telletxea (Erreka) eta Apezetxea (Umore Ona)

Jubenilak

Salaberria eta Mariezkurrena (Erreka) – Aurrekoetxea eta Martitegi (Lemoa)

Bigarren mailako seniorrak

Matxin eta Azketa (Zegama) – Zubizarreta eta Garmendia (Lapke)

Elite

Bakaikoa eta Lasa (Erreka) – Labaka (Zazpiturri) eta Tabar (Erreka)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun