Errekako eskubaloi talde nagusiak txapeldunen faseari ekinen dio larunbatean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2016ko otsailaren 19a

Beti Gazteko futbol 8ko neskak bigarren izan ziren lehen fasean eta txapeldunen fasea jokatuko dute orain.

Beti Gazteko futbol 8ko neskek ere txapeldun izateko ligaxkan hasiko dira 

Pixkanaka azken txanpara hurbiltzen ari dira eskualdeko kirol taldeak. Eskubaloian, erraterako, txapeldunen faseari ekinen dio Errekako gizasemeen talde nagusiak eta bertze horrenbertze eginen du futbol 8an Beti Gazteko nesken taldeak. Futbol nagusian, Beti Gaztek eta Doneztebek etxean jokatuko dituzte bere partidak eta errugbian ere, Menditarrak BRT taldea Lekarozen ariko da larunbat arratsaldean.

 

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

CD Cortes – Baztan, larunbatean 16:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

 

Gipuzkoako ohorezko mailan

Beti Gazte – Oiartzun, igandean 16:30ean Lesakako Mastegin.

 

Nafarroako Preferente mailan

Berriozar CF – Aurrera, larunbatean 16:00etan Berriozarren.

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

Doneztebe – ADF Mendillorri, igandean 16:00etan Donezteben.

 

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Beti Ona - Gure Txokoa, larunbatean 17:30ean Errenteriako Beraun zelaian.

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Dunboa Eguzki - Beti Gazte, larunbatean 16:00etan Irungo San Jose Obreron.

 

Gipuzkoako kadeteen ohorezko mailan

Kostkas - Beti Gazte, igandean 12:15ean Donostiako Matigoxotegin.

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan

Gure Txokoa – Landetxa B, igandean 12:00etan Berako Matzadan.

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

CD Liceo Monjardin – Aurrera, igandean 18:15ean Noainen.

Ardoi A – Doneztebe, igandean 11:00etan Zizur Nagusiko El Pinar zelaian.

 

Gipuzkoako infantilen lehen mailan

Gure Txokoa – Oiartzun, larunbatean 11:30ean Berako Matzadan.

 

Gipuzkoako Emakumezkoen Lurralde mailako kopan

Orioko - Beti Gazte, igandean 16:00etan Orioko Mendibeltz zelaian.

 

Neskak futbol 8 txapeldunen fasea

CD Kirol Sport – Beti Gazte, larunbatean 11:30ean Orkoienen

 

Neskak futbol 8 kopa

CD Iruintxiki de Beriain – Baztan, larunbatean 12:30ean Beriainen.

Doneztebe atsedena.

 

Futbol 8 alebinak

Bigarren urtekoak

Doneztebe B – Lagunak B, igandean 11:00etan Donezteben.

JD San Jorge B – Doneztebe A, larunbatean 12:00etan San Jorgen.

Paz Ziganda A – Beti Gazte A, larunbatean 09:30ean Atarrabian.

Liceo Monjardin B – Gure Txokoa A, larunbatean 13:30ean Lezkairun.

Baztan B – Beti Kozkor, igandean 11:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

CAD Irabia – Baztan C, larunbatean 11:00etan Irabia ikastetxean.

Baztan A – CD Internacional, igandean 11:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Lehen urtekoak

Cantolagua B – Doneztebe C, larunbatean 16:30ean Zangozan.

CD Gares B – Baztan D, igandean 11:00etan Garesen.

Beti Gazte B – CD Ardoi F, larunbatean 11:15ean Lesakako Mastegin.

Gure Txokoa B – San Cernin C, larunbatean 10:00etan Lesakako Mastegin.

 

Futbol 8 benjaminak

Bigarren urtekoak

Baztan B – Baztan A, larunbatean 11:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Doneztebe A – Beti Gazte A, larunbatean 11:00etan Donezteben.

Gure Txokoa A atsedena.

Lehen urtekoak

Doneztebe B – Baztan C, larunbatean 10:30ean Donezteben.

Beti Gazte C – Gure Txokoa, larunbatean 10:00etan Lesakako Mastegin.

Baztan D – Beti Gazte B, larunbatean 11:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Doneztebe C atsedena.

 

ARETO FUTBOLA

Gipuzkoako bigarren mailan

Gure Txokoa atsedena.

 

Gipuzkoako hirugarren mailan

Umore Ona Goizueta atsedena.

 

Nafarroako hirugarren mailan

AD San Juan - Doneztebe FT, larunbatean 18:00etan San Juanen.

 

Nafarroako mutiko infantilak

Aurrera A – Manfisa Xota B, larunbatean 11:00etan Leitzako kiroldegian.

Aurrera B atsedena.

 

Nafarroako neska infantilak

Gazte Berriak Antsoain A - Aurrera A, larunbatean 10:15ean Antsoaingo Idaki kiroldegian.

Aurrera B atsedena.

 

ESKUBALOIA

Senior mutilak 2. Mailan

Erreka – Anaitasuna, txapeldunen faseko lehen partida Donezteben 18:45ean.

 

Emakumezkoen Ligan

Erreka – Loyola, larunbatean 17:00etan Donezteben.

Malkaitz Eskubaloia - Baztango BKT, igandean 12:30ean Burlatako Elizgibela kiroldegian.

 

Mutiko kadeteak

Ardoi – Erreka, Zizur Nagusian larunbatean 09:50ean.

 

Kadete neskak

Tafalla – Erreka, larunbatean 10:30ean Tafallan.

Baztango KT – Beti Onak/Atarrabia A, larunbatean 11:30ean Elizondoko kiroldegian.

 

Infantil neskak

Erreka atsedena.

Baztango KT – Malkaitz B, larunbatean 10:30ean Elizondoko kiroldegian.

 

Alebin mixtoa

Bardenas A - Erreka A, larunbatean 11:00etan Mendillorrin.

Erreka B – Bardenas B, larunbatean 10:10ean Errotxapean.

 

Alebin neskak

Baztango KT A atsedena.

BM Tafalla - Baztango KT B, larunbatean 12:00etan Tafallako Kirol Hirian.

 

Aurrealebinak neskak

Malkaitz - Baztango KT, larunbatean 11:00etan Burlatako Elizgibela kiroldegian.

 

SASKIBALOIA

Kadete neskak

Toki Ona Bortziriak – IES Plaza de la Cruz, larunbatean 10:00etan Berako Toki Ona kiroldegian.

 

Infantil neskak

Toki Ona Bortziriak – Fundación Ardoi, larunbatean 11:45ean Berako Toki Ona kiroldegian.

  

ERRUGBIA

Senior Euskal Ligan

Menditarrak BRT – Uni Bilbo RT, larunbatean 16:00etan Lekarozen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun