Ortziralean abiatuko da Barañainen Bardoak txapelketaren bigarren fasea

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko otsailaren 18a

Leitzako Atekaberts eta Lesakako Unibertsolatiak aurrez aurre izanen dira otsailaren 26an Leitzan eta martxoaren 4an Igantzin.

Leitzan otsailaren 26an, Igantzin martxoaren 4an eta Beran martxoaren 5ean izanen dira saioak

Astebeteko etenaldiaren ondoren, otsailaren 19an berriro jarriko da martxan Bardoak, Nafarroako taldekako txapelketa eta martxoaren 5era bitarte sei saio jokatuko dira Barañain, Leitza, Iruñea, Igantzi, Etxarri-Aranatz eta Beran.

 

Lehenengo fasetik sailkatutako sei taldeak binakako ligaxkatan elkartuta, joan-etorriko saioetan arituko dira eta horietatik hiru talde pasako dira martxoaren 19an Etxarri-Aranatzen jokatuko den finalera.

Honakoa da bigarren faseko egutegia:

Otsailak 19, ostirala:

Barañaingo Haizea elkartean 20:30ean, bertso-saioa

Barañain/Berriozarko Hiru garabardo eta pintxo bat (Sarai Robles, Manex Mailharin, Ainara Ieregi eta Mikel Lasarte) – Iruñeko Obario Maldikoak (Saioa Alkaiza, Aimar Karrika, Irati Majuelo eta Ainhoa Aranburu)

 

Otsailak 26, ostirala:

Leitzako Atekabeltz gaztetxean, bertso-saioa  Atekaberts (Leitza) –  Unibertsolariak (Lesaka)

 

Martxoak 4, ostirala:

Txantreako Auzotegi Kultur Etxean, bertso-merendua  Obario Maldikoak (Iruñea) – Hiru garabardo eta pintxo bat (Barañain/Berriozar)

Igantziko Biltoki elkartean, 19:30ean bertso-saioa  Unibertsolariak (Lesaka) –  Atekaberts (Leitza)

Etxarri-Aranazko gaztetxean, bertso-saioa  Einnekin (Etxarri-Aranatz) – Larungo antenak (Bera)

 

Martxoak 5, larunbata:

Berako Kataku ostatuan, 21:00etan bertso-merendua Larungo antenak (Bera) – Einnekin (Etxarri-Aranatz)

 

Fase honetan saioen egitura mantenduko bada ere, bertsolariek ariketa berriak egin beharko dituzte, talde lana handituz.

Txapelketaren gaineko informazio osoa eta eguneratua www.bertsozale.eus atarian aurkituko duzue. 

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun