Urteko lehenengo elurtea. Bidali zure argazkiak!

Ttipi-Ttapa 2016ko ots. 15a, 14:42

Areso elurtuta. (Argazkia: Jaione Olazabal)

Eskualdeko hainbat herritan bazterrak zuri-zuri izan dira goizean goizetik. Batzuek gustoko, errepidean ibili behar dutenek ez hainbertze... baina irudi zoragarriak uzten dituela ukaezina da. Horregatik, bildumatxoa osatu nahi dugu. Anima zaitez eta bidal ezazu zure argazkia info@ttipi.eus helbidera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun