Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilari Jose Luis Mendozak datorren ikasturterako berrikuntzak iragarri ditu, Hezkuntzako eta Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusi Estebe Petrizan eta Juan Ramon Elorz-ekin batera.
Datorren ikasturteko berrikuntza nagusia D ereduko lerroak euskalduna ez den zonaldean irekitzea da, hau da, euskarazko irakaskuntza gaztelania ikasgai moduan izanik, eta eredu hori hiru urteko haurrek hautatu ahalko dute ere, Foru Komunitateko gainerako tokietan bezala.
Eskolatze-kanpaina
Eskolatze-kanpaina gaur egun Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasketak egiten ari diren 60.789 ikasleen familiei begira prestatu da, baina bereziki 2013an jaiotako eta lehen aldiz matrikulatuko diren 6.000 haur baino gehiagori begira.
Aurrematrikula beren seme-alabak lehen aldiz eskolatuko dituzten familiek bakarrik egin ahalko dute, ikastetxe publiko batean edo itunpeko batean, edo beren seme-alabak ikastetxez aldatzea nahi dutenek. Ez da beharrezkoa inolako onarpen-prozedurarik ikastetxe berean jarraitzen duten ikasleen kasuan edo esleipenagatik beste batera joan behar dutenen kasuan.
Familiek gehienez hiru aukera jarri beharko dituzte, eta inprimakiak lehen aukera gisa eskatutako ikastetxean aurkeztu beharko dituzte, otsailaren 15etik 19ra.
Epe eta dokumentazioari buruzko informazio guztia navarra.es helbidean dagoen ondorengo webgunean topa daiteke.